Bideitzen Proiektua

Urteetan zehar bizitakoak bidegurutze honetara ekarri gaitu, gure sentsibilitate eta bizi ikuspegia ardatz bideitzen kooperatiba osatzea erabaki dugu. Ingurumena, gizatasuna, elkartasuna, burujabetasuna eta konsientzi garapena oinarritzat hartuz bide-alternatiba ezberdinak jorratu eta partekatu nahi dugu.

Bideitzen Dendak elikadura-kontsumo arduratsu eta ekonomi jasangarri baten aldeko apustua egin nahi du. Ingurumenarekiko eta pertsonenganako errespetua erakusten duten ekoisle edo banatzaileekin lanean hasiak gara eta pizkanaka gure bezeroei kontsumo aukera alternatiboak, osansuntzuak eta eskeintzea helburu daukagu.

KM0 edo urbileko ekoizle eta produktuei bultzada emateaz gain, gure, herri, komunitate edo eskualderako honek daukan garrantzia azpimarratu nahi dugu.

BIDEITZEN kooperatibak aldi berean, elkartasun proiektuak eta konszientzi garapenerako ekimenak proposatu nahi ditu. Horretarako ekimen desberdinakantolatu eta proposatuko ditugu, han hemen beharrean bizi diren errealitate desberdinei bultzada emateko asmoz.