Hasiera

bideitzen denda

Salmenta puntu bat baino gehiago da, bizitza deitzen den bidaia hau orekan, errespetuz ,elkartasunez , burujabe izanez eta bide alternatiboak eraikiz egin nahi duenarentzako espazioa da.

ordutegia: 9am-14:00pm / 17:00pm-20:00pm

egin zure eskaria: 94 624 31 84

  • erosketa eramateko plastikozko poltsarik ez!
  • erabiltzen dugun energia % berriztagarria da
  • DOHAKO eTXERAKO ZERBITZUA
  • BERTOKO PRODUKTUAK
  • inguruko hornitzaileak, km0
  • Nepaleko produktuak

gure denda

Bideitzen kooperatiba elkarte txikia 2018an sortu zen. Herriko komertzio txiki baten oinarrituz, alternatiba desberdinak proposatuz eta proiektu desberdinak garatuz  ideia eta ametsak egi bihurtu nahi dituen proiektua da.

gure bidea

Argi dago bizi garen gizarte honetan sentsibilitate eta baldintza desberdinak badirela, horregaitik sinisten dugun eredu ekonomiko eta sozialera bidean pausoak ematen joan nahi dugu.

Gauzak aldatzea edo garatzea denbora kontua da, inoren menpe eta baldintza gabe, gure ibilbidea era naturalean eta aukera desberdinak proposatuz egiten da.

gure ametsa

Bideizen Nepal proiektua 2015ean sortu zen.  Bidaia, bizipen eta esperientzia desberdinek norberaren barrenean dagoena ateratzera bultzatu bait ninduen.

Horrela  elkarbizitzan eta partekapenean oinarritutako kooperazio bide desberdinak ireki ditugu

Pauso txikiak emanez, ametsak egi bihurtzen.

"Bidaiatzeak, mundua-norberan mundua ezagutzeak eta bidea partekatzeak ekarri digu puntu honetara. Orain ilusioz eta pasioz BIDEITZEN jarraituko dugu"
aitor zarragoitia / alexander zarragoitia
mªfeliciana atristain
Bideitzen Koop. Elk. Txikia